XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Planeta. Izar baten inguruan biraka ari den eta berezko argirik ez duen Astroa.

Lurra. Eguzkitik hasita Eguzki-Sistemako hirugarren planeta.

Kontinentea. Lurraren sei zati nagusi hauetariko bakoitza: Europa, Asia, Afrika, Amerika, Ozeania, Antarktida.

Espainia. Iberiar Penintsulan kokatzen den Europar Estatu bat da.

Balear Irlak, Kanariar Irlak eta Zeuta eta Melilla hiriak bere lurraldearen osagai dira.

Elkarte Autonomoa. Espainiako Estatua eratzen duten herrialde edo Nazionalitate bakoitza.

Probintzia. Estatu batzuen Administrazio zatiketa.

Eskualdea. Geografi, Ekonomi, eta Giza ezaugarri berdinak dituzten herri multzoa.

Elkarrizketan. Batek gauza bat ondo ezagutzen duenean maitasuna eta begirunea izaten dizkio.

Zuk maite duzu zeure lurbazterra, bere paisaia ezagutzen duzulako: mendi, zuhaitz, soro eta landa, txori.......

Maite duzu, baita, zeure biziterria ere: zeure etxea, zeure kalea, zeure ikastetxea, plaza nagusia...... Eta herriko jendea: zeure sendia, zeure lagunak, zeure auzokoak.

Gutariko bakoitzak geure gauzak maite izaten ditugu, politak iruditzen zaizkigu eta besteek errespeta ditzaten nahi izaten dugu.

Berdin guk ere; errespetatu egin behar ditugu beste herri eta lurraldeak, beraien ohiturak, tradizioak eta sentimenduak, geureak errespetatzea nahi dugun modu berdin-berdinean.

- Zehazki zerk eragiten dizue zeuen lurbazterra maitatzera?.

- Nola adieraz diezaiokegu geure begirune eta estimua besteen lurbazterrei?.

- Ezagutzen al duzu zeure lurraldea? Ezagutzen al duzu Espainiako lurralderik?.